XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kattaliñ zan alboko etxekoandrearen izena.
Tximon, bere senarra, ola handi bateko saltzailea zan, ofizinako muebleak saltzen ebazan.
Bizkai, Gipuzkoa ta Araban bera zan fabrikearen ordezkaria.
Bide batez bere biajeetan gehiegizko denporea geratzen jakonean, beste fabrika bateko jostailuak eta txantxetako gauzatxuak eskeintzen ebazan dendetan.
Kattaliñ ta Begoña jatekoak erosten joaizala askotan egiten eben topo alkarregaz dendetan eta merkatuan eta apur apurka adiskidetu egin ziran.
Biak eroien metalezko eskorga bana.
Supermerkatuan egozan.
Eskorgea itzi ta Kattaliñ pausu batzuk ibili zan pakete ta poteen arteko pasillu batetik.
Ta Begoñak gonaren gerriko ertzetik atzamarrak sartu ta ehuna aztertu eban.
Begoñak plastikozko botila bat hartu eban.